Edukira joan

Begoña Kirol Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sociedad Deportiva Begoña
Sorrera1924
Futbol zelaiaMallona [1]
Bilbo
inaugurazioa: 1947
PresidenteaJuanjo Llorente
LigaBizkaiko 2. erregionala
2019-201. erregionalean, 18.a (jeitsi)
Webguneawebgunea
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Begoña Kirol Elkartea Bilboko Begoña auzoko futbol taldea da.

Unión Deportiva Begoña 1924ko ekainaren 7an Begoñan sortu zuten, Bilboko auzo bihurtu baino zenbait hilabete lehenago. Klubak Boluetako Ariñ-Beti eta Mallonako La Cruz auzoko Cruzados futbol taldeak batu zituen. Herrian bazeuden beste talderik orain bizirik daudenak, tartean Sporting Begoñes, egun Santutxu FK dena.

Gregorio Urkaregi, berrogeita sei urtez Begoñako etxe-mediku ezaguna izan zena, Begoñako futbol taldeko medikua ere izan zen, baita zuzendaritza-batzordeko kide ere zenbait urtez, eta presidente 1950-51 eta 1951-52 denboraldietan.[1][2] 1952ko Bizkaiko Kopan txapelduna izan zen Begoñako taldea.[3]

Jesus Garai (1962)

Urte horietan Jesus Garai jokalari gazte-gaztetxoak Begoñako taldean jokatzen zuen. 1950ean, hogei urterekin, Athletic-era pasa zen eta Athleticen historiako defentsarik onenetakoa izango zen. Bartzelonan bost denboralditan jokatu zuen (1960-1965), eta gero beste bat Malagan.[4]

1950eko hamarkadan 5 denboraldi eman zituen Hirugarren Mailan, 1953 eta 1958 artean.

  • Lehenengoa: Zamarra txuri-urdina eta praka beltzak.
  • Bigarrena: Zamarra gorria eta praka beltzak.

Futbol Zelaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mallona, 1947an irekia, Alde Zaharra eta Begoña artean kokatuta. [2]. Beste futbol taldeek ere erabiltzen dituzte instalazioak.

Denboraldia Maila Emaitza
2009-10 Lurraldeko 1. maila 4.a
2010-11 Lurraldeko 1. maila 1.a (igo)
2011-12 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 11.a
2012-13 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 8.a
2013-14 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 4.a
2014-15 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 15.a
2015-16 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 7.a
2016-17 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 8.a
2017-18 Bizkaiko Lurraldeko Preferentea 15.a (jeitsi)
2018-19 Bizkaiko 1. erregionala 10.a
2019-20 Bizkaiko 1. erregionala 18.a (jeitsi)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Urcaregui Urruchua, Alex. «Urcaregui Madariaga, Gregorio de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  2. Pertsonalidades. Gregorio de Urcaregui Madariaga. Begoña Kirol Elkartea / S.D. Begoña.
  3. «Gregorio Urcaregui. Begoña taldeko presidentea. Bizkaiko Kopa, Txapeldunak 1952an. Irudia ee/ee002359.jpg -» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Auñamendi Eusko Entziklopedia) (Noiz kontsultatua: 2023-10-08).
  4. Pertsonalidades. Jesus Garay. Begoña Kirol Elkartea / S.D. Begoña.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]